UDA
Barazkiak eta Frutak
Uda urtaro beroa da, eguzkiak dir-dir egiten du zeruan eta gure baratzeak kolorez betetzen dira. Hilabete hauetan zuhaitzek haien fruituak eskaintzen dizkigute: sagar berdeak, udare horiak, gerezi gorriak edo melokotoi laranjak. Uda da, beraz, hainbat fruta eta barazkiren zapore zoragarriaz gozatzeko unea. Etorri gurekin udako barazkiak eta frutak ezagutzera!